Donostia (1975)

Gaur egun finantza arloan lan egiten badu ere txikitatik izan du  argazkigintzarako miresmena. Beti izan da etxean kameraren bat, bainan, ez da izango 2017 urtera arte serioago landu eta uztartuko duena, Txondorra kultur gunean   sormen eta argazki proiektuak lantzeko ikastaroarekin.  Besteak beste argazki ikastaroak egin ditu  Juanan Requena (El Granero), Jon Cazenave, Awoiska Van der Molen,Nagore Legarretarekin, David Jiménez-ekin.

Argazkigintzak beragan izan duen eraginez hitz egin beharko bagenu, mundu berri bat ireki eta bere barruan gertatzen direnak kudeatu eta ulertzeko balio dion herramienta mugagabea dela esango genuke, emozioak beste era batean kudeatzeko aukera eman diona.

Bakarkako erakusketak egin ditu Argi Festibalean, Beran Areto Nagusian, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta Baffest Emakume Argazkilarien Festibalean. Azkeneko honetan bere lana den Plaketak lehen saritua izan zelarik.

Itzaldiak eman ditu Tafallan eta Blackkameran Plaketak proiektu pertsonalaren harira.

Gaur egun Proiektu pertsonalaz gain, Myriam Pérez Cazabonekin, kolaborazioa egiten dihardu, argazkilaritza dantza garaikidearekin elkartuz.