Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziaduna Argazkilaritzarekin dudan lotura Hernaniko Kronika egunkarian lanean nenbilen urteetan hasi zen, 2003 eta 2009 urteen artean. Argazkilaritzaren inguruko hainbat lantegi burutu ditut erreferenteak diren hainbat argazkilarirekin: Eduardo Momeñe, Oscar Molina, David Jimenez, Jon Uriarte, Isabel Diez, Juanan Requena eta abar.
Gaur egun argazkilaritzaren inguruko ikerketan dihardut, nire proiektu pertsonalak sortu eta haien inguruko erakusketak egiten. Horrez gain, argazkilaritzako arlo ezberdinekin lotutako lantegiak ematen ditut, baita erakunde, sortzaile eta abarrentzat argazkiak egin ere.
ERAKUSKETAK-ARGITALPENAK-ERRESIDENTZIAK
2011ko udaberrian, Banizu Nizuke argitaletxeak EDIPOTOA liburua argitaratu zuen. Ontziekin sortutako kamerekin burutu nituen lehen argazkiak biltzen ziren bertan, hainbat idazleren testuekin batean.
2014. urtean HYSTERON izeneko proiektuan hasi nintzen lanean, bost kiloko atun lata bat eta labe- lapiko bat erabili nituen argazkiak egiteko. Ontzi bakoitzak lau zulo zituen. Emakumeen gorputzei atera nizkien argazkiak, biluzik, fondo beltz baten kontra. Ontziek emakumeen gorputz zati batzuk besteekin fusionatzen zituzten, haien arteko tentsioa irudikatuz. Argazki lana 2015ean aurkeztu zen.
Erakusketa aipagarrienak:
-Londresko Saatchi Gallery, 2015.
-Oñatiko Arg! Jaialdia, 2015.
-Muestra de Arte Joven de la Rioja, 2015.
-Andoaingo Argazkialdia, 2015.
-Photoespaña (Festival Off), Madril. 2016.
-Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia Kultur Hiriburutzak babestuta, 2016.
-´Artistes de passage´-´Pasabidean´. Erakusketa kolektiboa Arcad elkarteak antolatuta. Hendaia, 2016.
-Le Bel Ordinaire guneak lan honetako bi pieza aukeratu zituen emakumearen inguruko ikerketa bati bukaera emateko. Pau, 2018. Erakusketa kolektibo horretan, Esther Ferrer, Marina Abramovichek eta beste hainbat artista garrantzitsuk hartu zuten parte.
Proiektuko irudiak izen bereko ontzi batean argitaratu zituen Banizu Nizuke argitaletxeak.
2013-2017 urteen artean Indiara burututako hainbat bidaietan SUZKO IRUDIAK argazki lana garatu nuen. Lurralde hartako argia eta lekuaren energia eta intentsitatea jaso nahi izan nuen, poxpolo kaxa batekin eraikitako argazki kamera batekin.
www.nagorelegarreta.com/suzko-irudiak/
Erakusketa aipagarrienak:
-Gran Canaria Foto, Las Palmas. Mapfre Fundazioaren egoitzan, 2017.
-La Laguna, Tenerife. Mapfre Fundazioaren egoitzan, 2017.
-Aronako kultur gunea, Tenerife. 2018.
-Photoespaña 2019, Off jatala. Aspa Contemporary Galerian.
-Tabakalera Donostia. Kutxa Kultur Plaza. 2020.
2017ko ekainean Etxepare Institutuak eta AIR WRO erakundeek Odra ibaiaren inguruko nire proiektua aukeratu zuten, 2017ko abuztua eta irailean Poloniako Wroclaw hirian erresidentzia egiteko.
www.nagorelegarreta.com/ibaia-ez-da-toki-bat- odra/
Erakusketa aipagarrienak:
-´City and Culture´ nazioarteko kongresuan, Wroclaw, Polonia. 2017.
– Oñatiko Arg! argazki jaialdia 2019.
AECID, erakundeak ´DIÁLOGOS SIN PALABRAS´ izeneko erakusketaren itinerantzia garatzeko proiektua onartu zuen 2018an. Erakusketa, Mexiko, Montevideo, Lima eta Santiago de Chilen izatea aurreikusi da, besteak beste.Erakusketa kolektibo honetan: Isabel Muñoz, Bego Antón eta Ouka Leele argazkilarien lanekin batean erakutsiko da nire lana.
2019ko maiatzan ICEBERG-SUMEDIA, nire azken irudi-piezak biltzen dituen erakusketa inauguratu da, Egia K.E, Donostian, Myriam Perez Cazabon dantzariarekin solasean.
2019ko uztailan BITAMINE Faktoriko kideekin batean KBK #2 argitalpena garatzeko egonaldia burutu nuen Ezpeletenian, Lapurdin.
2020ko Viphoto argazki jaialdi-lehiaketan, erkidogoko mailan, 5 finalisten artean dago SUMENDIA proiektua.
2020an, BAFFEST (Barakaldo) jaialdiko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketako arduradun izendatu naute.